Koronabirusa Azpeitian

Aldaketak, poltsa konpostagarriak eskura daitezkeen saltokien zerrendan

Uztarria.eus 2020ko api. 1a, 18:46

Alarma egoera dela eta, hondakin organikoentzako poltsak eskuratzeko zenbait denda itxita daude Azpeitian. Hori dela eta, datozen egunetan, Kiribil ekodendan, Despentsa Naturala saktokian, Itzira kafetegian, Farmazabal parafarmazian eta Urrestillako estankoan banatuko dituzte.

Alarma egoera dela eta, hondakin organikoentzako poltsak eskuratzeko zenbait denda itxita daude Azpeitian, eta horregatik, guneak aldatu egin dituzte. Datozen egunetan, beraz, Kiribil ekodendan, Despentsa Naturala saltokian, Itzira kafetegian, Farmazabal parafarmazian eta Urrestillako estankoan banatuko dituzte horiek.

Saltoki horietako bakoitzak bere ordutegia du:

  • Kiribil (Idelfonso Gurrutxaga kalea, 1): astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik; eta larunbatetan, 09:30etik 13:00etara.
  • Despentsa Naturala (Jose Artetxe kalea, 16): astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita; eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
  • Itzira kafetegia (Artzubia, 24): astelehenetik igandera, 08:00etatik 13:00etara.
  • Farmazabal parafarmazia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; larunbatetan, berriz, 09:30etik 13:00etara.
  • Urrestillako estankoa: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 13:00etara; zapatuetan, 08:00etatik 13:00etara; eta igandeetan, 08:00etatik 12:30era.