Laugarren koronabirus kasua baieztatu dute Azpeitian

Uztarria.eus | Gizartea
2020ko api. 1a, 15:33

Eusko Jaurlaritzak eguerdian kaleratu dituen datuen arabera, beste koronabirus kasu bat baieztatu dute herrian. Horrenbestez, lau dira orain arte Azpeitian zenbatu dituzten kasuak. Eskualdean, berriz, 107 dira COVID-19 gaitzak jotako herritarrak, atzo baino 11 gehiago.

Koronabirusaren bilakaerari buruzko azken datuak ez dira onak. Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian emandako datuen arabera, beste koronabirus kasu bat atzeman dute Azpeitian; orain arteko laugarrena. Eskualdean ere hedatzen ari da gaitzaren eragina eta kutsatuen kopuruak ehun lagunen langa gainditu du dagoeneko. Jaurlaritzaren arabera, beste 11 kasu positibo atzeman zituzten atzo 20:00ak bitartean eta, guztira, 107 dira eskualdean orain arte baieztatu dituzten kasuak. Bada beste datu kezkagarri bat ere: COVID-19ak jotako beste herritar bat hil da; orain arte jakinarazi duten bigarrena. Zarauzko Santa Ana egoitzako egoiliarrak ziren biak.

Hain zuzen ere, Zarautz da koronabirusak eragin handiena duen eskualdeko herria, eta baita egunez egun kutsatu berri gehien atzematen dituztena ere. Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuek diotenez, azken orduetan zazpi positibo berri zenbatu dituzte han eta, denera, 63 lagunek dute COVID-19 gaitza. Zumaia da kaltetuenen zerrendan bigarren herria; 22 herritar daude gaixorik han, herenegun baino bi gehiago. Azpeitian eta Orion ere kasu berri bana azaldu da azken orduetan. Horrenbestez, Azpeitian lau dira gaixorik dauden herritarrak eta zazpi dira Orion. 

Eskualdeko gainerako herrietan ez du gorabeherarik izan koronabirusak jotako herritarren kopuruak. Azkoitian bost daude, Getarian hiru, Aian bi eta Zestoan bat dago. Aizarnazabalen, Beizaman eta Errezilen oraingoz ez dute atzeman kasurik. Horiek dira Eusko Jaurlaritzak emandako datu ofizialak, baina gehiago izan daitezke benetan gaixorik dauden herritarrak. 

Urola Kostan ez ezik, Euskal Herrian ere hazi egin da koronabirusak jotako herritarren kopurua beste egun batez. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kaleratutako azken datuen arabera, Hego Euskal Herrian beste 710 positibo eta 61 hildako zenbatu dituzte azken orduetan. Hala, dagoeneko, 9.335 lagun dira COVID-19a duten herritarrak eta 499 gaitzak jota hil direnak. Horiei Ipar Euskal Herriko datuak batu behar zaizkie, gainera. Berez, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako datu ofizialik ez dago. ARS osasun agentziak Akitania Berriko datuak eguneratzen ditu, eta noizean behin Pirinio Atlantikoetako daturen batzuk ematen ditu, baina ez gehiago. Ezinezkoa da, beraz, Ipar Euskal Herriko datuen jarraipen estu bat egitea. Ezagutu da, halere, gutxienez 21 kasu baieztatu direla Baionako erietxean eta orain arte, gutxienez, bi lagun hil dituela gaitzak. Beraz, Euskal Herrian, gutxienez, 9.358 lirateke kutsatuak eta 501 gaitzaren eraginez hildakoak. 

Hegoaldean, probintzia batetik bestera gorabehera handiak daude. Egun, Bizkaia da kutsaturik gehien dauden herrialdea (3.382) eta baita egunez egun positibo berri gehien atzematen ari direna ere;?280 kasu berri zenbatu dituzte azken orduetan. Nafarroan 2.497 dira COVID-19a duten herritarrak, 192 kasu berrirekin. Araban, berriz, 2.250 lagunek dute gaitza, herenegun baino 145 gehiagok; eta Gipuzkoan 1.206 lagunek, 93 gehiagok. Hildakorik gehienak ere Bizkaian eragin ditu orain arte, 168, hain zuzen. Araban 149 lagun hil dira; Nafarroan, 130; eta Gipuzkoan, 52. Hego Euskal Herriko erietxeetan 4.936 lagun daude ospitaleratuta koronabirusagatik, eta 2.401 lagunek hartu dute senda agiria.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

gainttipi | 2020-04-02 : 12:35

Gaur Espainiar Estatuak lan gabeziaren datu berriak eman ditu: 302.365 langabe gehiago daude Martxoan Otsailean baino. Datu hauek ordea ez dituzte ERTEen biktimak langabe bezala kontabilitzatzen. Inoizko daturik txarrenak datuak biltzen hasi zirenetik behintzat. Gizarte segurantzren afiliatuak berriz 834000 gutxiago dira. Hauek ere Historiako daturik txarrenetakoa datuak zenbatzen hasi zirenetik; 2008ko Azaroan adib 198000 langabe gehiago zenbatu zituzten.ERTEak kontouan hartuz gero, 2000000 biktima gehiago gehitu behar dizkiogu asuntoari. Beraz 6.000.000 inguru litzazke momentu honetan lanik gabe daudenak, hori beltzean lanean zebiltzan guztiak kontuan izan gabe. Imagina zenbat izan daitezkeen turismoa zentralizatzen den tokietan zerbitzuetan laanean zebiltzen guztiak.

Panorama beltza dudarik gabe. Bitartean medio komunikatiboei begira gaude etenik gabeko datu bonbardaketa, sentsazionalismo, egoera dramatikoen generalizazio eta manipulazioari begira eta nola ez Autoritateen aginduen zain. Asmatuko ote dute? nahasketa eta beldurraren menpe dagoen gizartea malguagoa da, sumisoagoa. Eta interes handi bezain ilunen bozgorailuek zintzo jarraitzen diete protokoloari eta medio txikiek (hau bera esate baterako imitatzen saiatzen dira inpartzialtasunaren izenean).

Beraz, 4. koronabirus kasua askoz ere garrantzitsuagoa dugu eta baita komuneko paperaren eskaparatea ere. Orain milaka inbestigazio prozesu irekiko dira gurean leprosoa nor den guztiok jakin dezagun. (Birus zital hau jaso duen anonimoari, animo)

Europa tiroz jota hegan ezinean zebilen aspaldidanik eta ezin du gehiago. Zentroa ginela uste genuen baina amets amerikarra betikotzeko baldintzarik ez dagoela dirudi. Batzuk hortan agoskortu eta tematuta daude, gure Euskal Herri paradisiakoaren ametsetan beste miloika lagunen izerdi eta miseriarekin (baita gure herriko jendea ere) lortuko bazen ere. Orain milaka pertsona doaz putzu sakon honetara eta honek tamalez errealitatearen gordina ipiniko dio muturren parean jende askori.

Tx erabiltzailea alternatiba eske ikusi dut iruzkin batean. Alternatiba eske gabiltza, alternatiba gure kanpo balego bezala. Hor politikaren ulerkera modernoa eta tranpatia eta ze kuriosoa politika (gizartearen antolakuntza) dugun arma bakarra ere lapurtu digute. Alternatiba gure baitan da, arazoa guk pairatzen dugun heinean eta ez gure zanpatzailearen eskuetan. Baina gauza asko da argitzeko oraindik, nor gara gu? Zein da zanpatzailea? Zergaitik dituzte gu zanpatzeko eta nahieran erabiltzeko aukera bera? Ez diezaiogun gure borreroei alternatiba eskatu, hauen alternatiba mahai gainean da (guretzat kaosa, miseria eta heriotza) beraien egonkortasunaren izenean; denon egonkortasun bezala ulertarazi nahi digutena. Hasi gaitezen beste modu batera pentsatzen, ekiten eta antolatzen. Elkartasunaren deia orain behar bilakatu daiteke; orain ere bi aukera: guk sortu dugunaren miseriaren zati bat halabeharrez kontsumitu ala kontzientzia kritikoa sortu eta antolakuntzaren zimentu berriak eraikitzen hasi.

Bukatzeko lehen esan dudan moduan, krisi momentuak abagunea irekitzen dutenaren ideian berresteko eta egoera hauek galderak egiteko momentu bilakatzen direla adierazteko hona hemen onda vascako kazetari baten hitzak. Seguruenik galdera honentzako duen erantzuna konpartituko ez dugun arren esanguratsua iruditu zait honelako pertsonai batek daukan posiziotik hau esatea: "si un sistema economico no puede soportar parar 10 dias, igual lo que tenemos que cuestionar no es el paron, sino el sistema economico."

Kuestionatzeko garaia da beraz. Espero dezagun galderei erantzun egokiak topatzearen saiakera zintzoa egingo dugula, besteon azalean jarriko garela. Kritikotasunez eta modu eraikitzailean jarduteko prestutasunez. ANIMOAK GUZTIOI!

gainttipi | 2020-04-02 : 12:39

* EH ko datuak: Ia Azpeitak dituen biztanle beste langabe gehiago: 14364 langabe gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu