Atzeratu egin dute enpresa txikien eta autonomoen kuota ordainketa

Uztarria.eus | Ekonomia
2020ko mar. 31a, 19:48

Espainiako Ministroen Kontseiluan enpresa txikien, ertainen eta autonomoen kuotak eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketak sei hilabetez atzeratzea onartu dute gaur, asteartea.

Enpresa txikiek, ertainek eta autonomoek ordaindu beharreko kuotak zein horiek Gizarte Segurantzari zor dizkieten kotizazioen ordainketak ekainaren 30era atzeratu ditu Espainiako Gobernuak. Ministroen Kontseiluan onartu dituzte neurri berriak gaur, asteartea. Horiez gain, beste hainbat neurri ere onartu dituzte bertan; besteak beste, sariak onartu dituzte lana osorik edo zati bat galdu duten etxeko langileentzat eta alokairua edo hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten herritarrek laguntza jaso ahal izango dute.

Nadia Calviño Espainiako Gobernuko Ekonomia gaietarako presidenteordeak azaldu du epemuga zehatzik ez duten neurri ekonomiko berri guztiak hilabetez luzatuko direla alarma egoera bukatzen den egunetik. Bestalde, autonomoei nahiz enpresa txiki eta ertainei eskerrak eman dizkie Calviñok "ekonomia berreskuratzeko" erakutsi duten jarreragatik eta egiten ari diren lanagatik.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

OlatzG | 2020-04-01 : 14:30

Hau da, nahiz eta hilabete gutxiago egin lan, hilabete kopuru berbera ordaindu beharko dutela alegia, nahiz eta beranduago izan.
Soldatapeko langileek (lanean jarraitzeko aukera izango dutenak) orduak berreskuratu beharko dituztela, opor egunetan, asteburuetan edota ordu extrak sartuz.
Etxeko langileei (hau da, esplotatu eta prekarioenei) soldataren zati bat soilik ordainduko dietela, kontratu eta papelik gabeko guztiak, berriro ere, kontuan hartzen ez diren bitartean.
Estatu mailan alokairuen greba jarri dute martxan hainbat eragilek, hemen, presio gaitasun haundiena eduki ahal dutenen eskariei (eskubide sozialen kartakoak esaterako) PSOEk ezkerretik aurreratzen dituen bitartean. Sekulako inuzente aurpegia geratu beharko zitzaien, auzolotsa exportatzeko.
Izan zirelako omen gara, eta garena garelako eramango dugu herri hau amildegira.

Tx | 2020-04-01 : 22:04

Ikustet asko kritikatze dezula, baino eraikitzeko intentziyo gutxi, zein da alternatibie?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu