Txalo zaparradak eta lapiko-jotzeak, gaurko zintan

Uztarria.eus | Gizartea
2020ko api. 1a, 08:45

Enoken aste honetako bigarren zinta: txalo zaparrada eta lapiko-jotzeak hizpide. Urola Kostako Hitza egunkarirako egin du azpeitiarrak konfinamendu garaian eguneroko ekintza bilakatu diren bi ekintza horien inguruko tira komikoa.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

OlatzG | 2020-04-01 : 16:37

Deigarria egiten zait murrizketak egin ezean arazorik izango ez genukeelaren pentsaera orokortua, edota "eramangarriago" izate hutsaren konformazio leuna.
Benetan ditugun giza baliabide, tekniko, industrial eta abarrak herritarron beharrei erantzuteko erabilgarri izango bagenitu, argi dago ez genukeela etxeetan 3Dn ezer enprimatu beharrik izango, hospitaletako pasiloetan gaixoak pilatu beharrik izango, ezta herizainak plastikozko zorroekin babestu beharrik izango ere... Lehen mundu eta demokrazia aurrerakoi gisa genuen honetan bizitzen ari garen beste milaka miseriren artean.
Baliabide guztiak gutxi batzuen eskuetan pilatuak daude, eta horien zein beste bitarteko guztien erabilera makinaria martxan jarraitzeko beharrari erantzuten diete, ulertzeko oso zaila jartzen diguten dinamika ekonomikoan. Ez du axola horien apurrak nork kudeatzen dituen hoberen 4 urtean behin, galdetu gure egunerokotasuneko esklabutza orokortuak zerri erantzuten dion, gure ikerketek, gure aurrerapenek, ekoizpenek, kulturak, hezkuntzak, osasungintzak, egungo gure aldarriek etab. makinaria suntsitzaile hau martxan jarraitzeko ez bada.
Egun hauetan lanera doazenak ez dira inondik inora heroiak, aukeratzeko aukerarik gabe horretara kondenatuak dauden langileak dira soilik, egunero umilatuak, zapalduak eta mespretxatuak, dituzten baldintzak medio.

Tx | 2020-04-01 : 22:05

Ikustet asko kritikatze dezula, baino eraikitzeko intentziyo gutxi, zein da alternatibie?

OlatzG | 2020-04-02 : 10:07

Ba orain eraikitzeko gutxi egia esan, gure bizietan zuzenean eragiten duten neurriak gure ordez hartzen dituztenak biltzen diren bitartean, gu, mehatxupean, etxean sarturik gaituzte eta.
Alternatiba? Zer puntutara iritsi garen ikusita, bizi eredu honen oinarriak kritikotasunez ulertzen hasi eta langileok geure biziak antolatzeko izan dezakegun gaitasuna ez gutxieztea aurrera pauso ikaragarria litzateke. Garai batean asko ginen beste mundu posible batean sinesten genuenak, eta beharrezkoena dirudien momentuetan, denok konformista bilakatu gara, ameslariak mespretxatzeraino.
Argi dagoena da, lehen aipatu ditudan baliabide guztiek merkatuaren beharrei erantzuten dietela, gutxi batzuen poltsikoak betetzen jarraitzeko, ez gureei. Eta hau nire amonak ere errepikatzen zuen, martxoaren 3ko afera gogoratzen dugu urtero, ez hain urrungo kontuak. Izan ere guk lantzen, ikertzen, ekoizten eta eraikitzen badugu guztia, zergaitik ez diete gure beharrei erantzuten?
Baina egungo noraezean, beti galdera okerretan estankatzen bagara, zaila noizbait erantzun zuzenak aurkitzea.
Egoeraren larritasunak martxan jartzea exijitzen digunaren sentsazioa daukat. Aipatutako aitonamona, guraso eta anai arreba borrokalari guztien lanek ez dute gure seme-alabei utz diezaiokegun mundu ustel hau merezi, ez pipak jaten egon garelako behintzat.
Krisi guztiak aldaketa haundiz lagunduta etortzen dira, gure esku dago horiek zer norabide hartzen duten baldintzatzea. Ez ditzagun ideia ameslariak zoroen kontzientzia gisa identifikatu, gutxi batzuen egin behar bezala, horiek izan daitezke eta duintasuna ekarri ahal diguten bakarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu