#EtxetikMundura

Lurdes Alkorta eta Enaitz Alberdi trikitilariak, gaur #EtxetikMundura egitasmoan

Uztarria.eus 2020ko mar. 31a, 16:01

20:00etatik aurrera entzun ahalko da Lurdes Alkorta eta Enaitz Alberdi trikitilarien emanaldia Uztarria.eus-en.

Lurdes Alkorta eta Enaitz Alberdi trikitilariak izango dira gaur #EtxetikMundura egitasmoaren protagonista. Sortzaileak eta herritarrak beren etxetik guztiontzat eta mundura egiten ari diren ekarpenekin egitasmoa osatzen ari da Urolako Komunikazio Taldea (UKT) koronabirusak eragindako konfinamendu egunotan. Gaurkoa hamahirugarren saioa izango da gaurkoa.

Datozen egunetan ere izango dira emanaldiak; besteak beste, Olatz Alkorta margolariak eta Ignacio Arakistain musikariak eskainiko dituzte saioak. Gainera, Urolako Komunikazio Taldea osatzen duten gainerako hedabideek ere prestatu dituzte tokian tokiko emanaldiak. Karkararen, Baleikeren, Maxixatzenen eta Zarauzko Hitzaren webguneetan ere izango dira saioak, eta den-denak ikusgai izango dira Urola Kostako Hitzaren etaErlo Telebistaren webguneetan.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, duela bi astez geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!