Txakolin nagusi, Egunean Behinen Uztarriaren taldean

Uztarria.eus | Euskara
2020ko mar. 30a, 08:49

Txintxu gozotegian gosaria irabazi du Txakolin izenpean aritu den jokalariak. Atzo zen bukatzekoa Egunean Behinen hirugarren denboraldia, baina jokoa garatu duen Codesyntax enpresak astebetez luzatzea erabaki du, konfinamendu egoera dela eta. Uztarriaren taldea martxan izango da aste honetan ere; dena den, komunikazio taldeak ez du saririk banatuko aste honetan. Denboraldiaren irabazlea Aretha Franklin izan da. Hark Sanagustin kulturgunean bi lagunentzat afaria eskuratuko du.

Izatez, atzo bukatzen zen Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldia, baina jokoa garatu duen Codesyntax enpresak beste astebetez luzatzea erabaki du, konfinamendu egoera dela eta. Dena den, Uztarriak denboraldi hasierarako egin zuen plangintza tarteko, komunikazio taldearen lehia bukatu da dagoeneko; aste honetan ez du saririk banatuko Uztarriak.

Hala eta guztiz, beste bi sari ditu banatzeko: aurreko asteko irabazlearena eta denboraldiko garailearena. Martxoaren 23tik 29ra Txakolin izan da nagusi, 544,2 puntu batuta. Hark Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du. Bestalde, Uztarriaren taldeko denboraldiko jokalaririk onena Aretha Franklin izan da, eta hark Sanagustin kulturgunean bi lagunentzat afaria eskuratuko du. Bai batak eta bai besteak uztarria@uztarria.eus-era mezua idatzi beharko dute izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta. Hala eta guztiz, koronabirusaren pandemia dela eta, aurrerago jaso beharko dituzte irabazleek sariak.

Denboraldia hasi zenetik, goraka joan da astez aste Uztarriaren taldeko parte-hartzaile kopurua. Guztira, 1.058 lagun aritu dira lehian talde horretan.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu