Koronabirusa Azpeitian

Azpeitia, goitik begiratuta

Uztarria.eus 2020ko mar. 29a, 15:53

Alex Berasategi argazkilariarenak dira honako irudi hauek. Azpeitiarrak etxeko balkoitik erabili du gaur, igandea, drona, eta herriko zenbait gunetako argazkiak atera ditu airetik. Ezohikoa da herriaren itxura, ez dago dudarik; izan ere, herritar oso gutxi ikus daitezke kalean azken asteetan. Eta irudiok ere ezohikoak dira, ez baita ohikoa Azpeitia goitik begiratuta ikustea. Argazkietan, pertsona gutxi batzuk ikus daitezke kalean eta auto gutxi batzuk zirkulazioan.