Koronabirusa Azpeitian

Joan ziren aurtengo sansebastianak, baina...

Uztarria.eus 2020ko mar. 29a, 13:07

Konfinamendu garaian asko dira orduak balkoian igarotzen ari diren herritarrak, baita irudimena lantzen ari direnak ere. Auzo batzuetan egitaraua eta guzti izaten dute egun batzuetan, eta horietako bat da Barrenetxe auzunea. Izan ere, atzo, adibidez, danborrada egin zuten auzokideek 18:00etan hasita. Ez dira, baina, Barrenetxekoak danborrak astintzeko aitzakia baliatu duten herritar bakarrak. Loiolako Inazio Hiribidean nahiz Iberotarren plazan ere jo izan dituzte danborradako piezak. Joan ziren aurtengo sansebastianak, baina...