Amaia San Vicenteren ipuin kontakizuna, etxetik mundura

Uztarria.eus | Kultura
2020ko mar. 28a, 21:30

Gaurkoan Amaia San Vicente ipuin kontalaria izango da protagonista #EtxetikMundura egitasmoaren barruko hamargarren saioan. Arazo teknikoak tarteko, ohi baino beranduago argitaratu dugu gaurko #EtxetikMundura saioa. Barkatu eragozpenak. 

 Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur. Maxixatzen.eus-en Xabier Etxaniz soinu-jotzaileak eskainiko du emanaldia, Zarauzkohitza.eus-en Occi di Farfallak, Karkara.eus-en Mikel Iruretagoiena bertsolariak eta Baleike.eus-en Jone eta Mikel Urbieta musikari zumaiarrek.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, joan zen asteaz geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu