#EtxetikMundura

Xanti Rodriguezen film gomendioak, etxetik mundura

Uztarria.eus 2020ko mar. 25a, 20:58

Xanti Rodriguez zinemagile eta argazkilariak hainbat filmen gomendioak egingo ditu gaur, asteazkena, #EtxetikMundura saioan. Dena den, Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izango dira gaur: Maxixatzen.eus-en Tomas Lizarazu musikari eta abeslariak, Zarauzkohitza.eus-en Unax Nogales musikariak, Karkara.eus-en Aritz Pardina filosofoak eta Baleike.eus-en Roberto Fuentes bideogileak eskainiko dituzte emanaldiak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Uztarria.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!