Koronabirusa Azpeitian

Erabilitako arropen bilketa bertan behera utzi dute

Uztarria.eus 2020ko mar. 25a, 11:14
Herrian diren aropen edukiontzietako bat.

Erabilitako arropa egiteaz arduratzen den enpresak bertan behera utzi du zerbitzua koronabirusa dela eta. Horrenbestez, gaurtik alarma egoera bertan behera utzi bitartean, herritarrek ezingo dituzte arropak edukiontzi horietan utzi.

COVID-19 gaitza tarteko, erabilitako arropa biltzeari utzi dio zerbitzu hori eskaintzeaz arduratzen den enpresak. Urola Erdiko Mankomunitateak azaldu duenez, berrogeialdian daude enpresa horretako hainbat langile, eta zerbitzua etenda, herritarrek ezingo dituzte erabili arropa biltzeko edukiontziak. Gaurtik alarma egoera bertan behera utzi bitartean, ezingo da arroparik utzi edukiontzi horietan. Mankomunitateak, egoera hobetu bitartean, erabilitako arropa etxean gordetzea eskatu du.