Koronabirusa Azpeitian

Maiatzaren 4ra arte luzatu dute liburutegiko maileguak itzultzeko epea

Uztarria.eus 2020ko mar. 24a, 09:07
Udal Liburutegiaren kanpoaldea.

Eusko Jaurlaritzak hartu du neurria, eta beraz, liburutegi publikoen sareko gune guztietan aplikatuko dute, baita Azpeitiko liburutegian ere. Herritarrek beste aste batzuetako epea dute maileguan hartutako produktuak itzultzeko.

Koronabirusak sortutako egoera dela eta, udal liburutegi guztietako maileguak itzultzeko epea maiatzaren 4ra arte luzatu du Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak. Hori dela eta, Enparan dorretxean kokatuta dagoen liburutegian liburuak edo bestelako edukiak maileguan hartuta dituzten herritarrek beste aste batzuetako epea dute horiek itzultzeko.