#EtxetikMundura

Deñe Garcia-Bravo, etxetik mundura

Uztarria.eus 2020ko mar. 23a, 20:59

Deñe Garcia-Bravo abeslariaren txanda da gaurkoan. Izan ere, azpeitiarrak hainbat abestiko kontzertua eskaini du gaur, astelehena, #EtxetikMundura saioan, gitarraz eta pianoz lagunduta. Garcia-Bravorena ez da, baina, Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan eskaini den saio bakarra: Baleike.eus-en Josu Waliñoren ipuin kontaketa saioaren, Maxixatzen.eus-en Andrea Pozoren zein Jose Mari Unanueren emanaldiaren eta Zarauzkohitza.eus-en Yoseba Peña idazlearen liburu gomendioen bideoak ikusi daitezke.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Uztarria.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!