Koronabirusa Azpeitian

LAB sindikatuaren Azpeitiko bulegoa itxita izango da koronabirusaren krisiak iraun bitartean

Uztarria.eus 2020ko mar. 23a, 17:27
LABen Azpeitiko egoitza itxita egongo da datozen asteetan.

Zarauzko bulegoan emango dute aurrez aurreko arreta. Hala ere, aurrez aurrekoak ahal den neurrian saihesteko helburuarekin, telefono zenbaki bat jarri dute sindikatuarekin harremanetan jarri nahi duten langileen eskura.

Koronabirusak eragindako ezohiko egoerara moldatzen ari da LAB sindikatua ere. Aurrez aurrekoak eta lan zein bilera presentzialak ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin zenbait neurri hartu ditu Urola Kostan LABek; horrela, larrialdi egoerak irauten duen bitartean Azpeitiko bulegoa itxita egongo dela jakinarazi du gaur sindikatuak, eta aurrez aurreko arreta ezinbestekoa dutenek Zarauzko bulegora joan beharko dutela.

Sindikatuak azpimarratu du, ordea, ezinbesteko kasuetara mugatu nahi dituela aurrez aurreko harremanak; horregatik, "langile guztien osasuna lehenesteko, mesedez, inongo bilera presentzialik bilatu aurretik" LABekin harremanetan jartzeko honako telefono zenbakia jarri dute langileen eskura: 680 554 074.