Mai nagusi aste honetan, Egunean Behinen Uztarriaren taldean

Uztarria.eus | Euskara
2020ko mar. 23a, 08:27

552,52 puntu eskuratuta izan da Mai asteko irabazlea. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du hark, eta saria eskuratzeko Uztarriarekin jarri beharko du harremanetan e-posta bidez. Dena den, koronabirusa dela eta, aurrerago jasoko du gosaritarako opari txartela.

Egunean Behin jokoaren denboraldiko seigarren astea ere joan da. Matxoaren 16tik 22ra arteko astean Mai izan da puntu gehien –552,52 puntu– batu dituen jokalaria, eta hark Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du. Saria eskuratzeko uztarria@uztarria.eus-era mezua idatzi beharko du izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta; dena den, koronabirusaren pandemia dela eta, aurrerago jaso beharko du saria irabazleak. Lehiak bere horretan jarraituko du, hala ere, eta datozen asteetan ere Txintxu gozotegiak emandako gosari bat izango da jokoan.

Taldera batzeko jarraibideak

Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua. Adibidez, joan zen astean gainditu zuen talde horrek mila laguneko langa: dagoeneko 1.039 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu