Ekain Ibarguren pailazoak ikuskizuna eskainiko du gaur #EtxetikMundura saioan

Uztarria.eus | Kultura
2020ko mar. 22a, 14:45

Ekain Ibarguren pailazoak eskainiko du #EtxetikMundura egitasmoaren laugarren saioa. 20:00etan hasiko da ikuskizuna.

Ekain Ibarguren.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Edurne Lazkanoren liburu gomendioen ostean, Ekain Ibarguren pailazoaren txanda izango da gaur. 20:00etan hasita ikuskizuna eskainiko du azpeitiarrak, konfinamendua arintzeko.

Datozen egunetan, berriz, Deñe Garcia-Bravo abeslariak, Amaia San Vicente ipun kontalariak nahiz herriko hainbat bertsolarik eskainiko dituzte emanaldiak, eta Xanti Rodriguezek filmen gomendioak egingo ditu. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten gainerako hedabideek ere prestatu dituzte tokian tokiko emanaldiak. Karkararen, Baleikeren, Maxixatzenen eta Zarauzko Hitzaren webguneetan ere izango dira saioak, eta den-denak ikusgai izango dira Urola Kostako Hitzaren eta Erlo Telebistaren webguneetan.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, joan zen asteaz geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu