Alarma egoera beste hamabost egun luzatu du Espainiako Gobernuak

Uztarria.eus | Besterik
2020ko mar. 22a, 11:22

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma egoera hamabost egun luzatuko duela azaldu die erkidegoetako presidenteei gaur, igandea. Hori dela eta, Aste Santua pasatu arte jarraituko du gutxienez konfinamenduak.

Espaniako Gobernuak hamabost egun gehiago luzatu du konfinamendua COVID-19 gaitza dela eta. Gaur, igandea, eman die neurri horren berri Pedro Sanchez presidenteak Espainiako Estatuko erkidegoetako presidenteei, bilera telematiko batean. Hori dela eta, Aste Santua amaitu arte gutxienez jarraituko du konfinamenduak. Neurri hori martxan jartzeko, Espainiako Kongresuaren baimena beharko du Sanchezek. 

Atzo, larunbata, egin zituen adierazpenetan Sanchezek "okerrena heltzeko" dagoela nabarmendu zuen. Azken datuen arabera, Espainiako Osasun Ministerioaren azken datuen arabera, 1.442 dira Espainiako Estatuan COVID-19 gaitzaz hildakoak, eta 25.483 koronabirusaz kutsatutakoak. Euskal Herrian ere hazten ari da COVID-19 gaitza dutenen kopurua. Guztira, baieztatutako 2.065 kasu daude, eta 96 dira hildakoak. Bailaran, berriz, hamazazpi dira koronabirusaz kutsatuta dauden herritarrak.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu