Ehunmilak, G2H eta Marimurumendi mendi lasterketak, bertan behera

Uztarria.eus | Kirolak
2020ko mar. 22a, 10:43

Hiru lasterketak Beasainen hasi eta bukatzen diren arren, herritar ugarik parte hartu ohi dute proba horietan. Ehunmilak lasterketa herritik pasatu ohi da, gainera.

Koronabirusak eragindako egoera "sakon" aztertu ostean, aurtengo Ehunmilak, Goerriko Bi Handiak eta Marimurumendi mendi laster lasterketak bertan behera uzteko erabakia hartu dute proba horien antolatzaileek. Ohar batean jakinarazi dutenez, "ekitaldi hau aurrera ateratzeko orain arte egindako lana eta ilusio guztia ez dira nahikoa izango gure lasterketen ezaugarri diren oinarrizko bi zutabe nagusiak erabat ziurtatzeko: korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea". Horregatik, aurten lasterketarik ez egitea erabaki dute.

Aurtengoak 11. ekitaldia behar zuen izan eta uztailaren 10etik 12rako asteburuan ziren egitekoak. Hiru lasterketak Beasainen hasi eta bukatu ohi dituzten arren, herriko lasterkari ugarik parte hartu ohi dute. Ehunmilak lasterketa herritik pasatu ohi da, gainera.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lasterketan izen emateko jarritako dirua osorik itzuliko diete parte hartzaile guztiei, eta eskerrak eman diezkiete laguntzaile, boluntario eta babesleei.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu