Baserritarren azoka egingo dute gaur, Azoka Plazan

Uztarria.eus | Ekonomia
2020ko mar. 20a, 16:30

Baserritarrek elikagaien postuak jarriko dituzte gaur arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, Azoka Plazan. Asteartean bezala, gaur ere beharrezko prebentzio neurriak hartuko dituzte: besteak beste, eskularruak erabili beharko dituzte baserritarrek, erosketa batetik bestera eskuak desinfektatuko dituzte eta segurtasun tartea mantenduko dute beren artean. Herritarrek ere segurtasun tartea mantendu beharko dute, ezingo dute umeekin zein helduekin joan eta ezingo dituzte produktuak ukitu. Arrisku talderen batekoak diren herritarrei azokara ez joatea gomendatu diete, eta familia bakoitzeko pertsona bakarra joan ahalko da.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

disimulu | 2020-03-20 : 17:30

Elkartasun garaietan gaude eta oso ondo dago baserritarrei laguntzea baino mesedez faktura egin ditzatela, parre gurea ematen du baina beltzean disimulu gabe ibiltzea ez dakit beste guztiekiko oso solidarioa den.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu