Koronabirusa Azpeitian

San Jose zubiaren bueltan, trikiti saioa balkoian

Uztarria.eus 2020ko mar. 19a, 15:24

Koronabirusa dela-eta bertan behera utzitako San Jose Trikiti Jaialdia adinakoa ez, baina sanjosetako zubiaren atarian, trikiti saioa eskaini zuten atzo herritar batzuek Iberotarren plazan. Balkoitik hainbat trikiti doinu jo zituzten, eta hainbat izan ziren entzutera leihora zein balkoira irten zirenak. Konfinamendu garaian, irudimenak ez du mugarik.