Koronabirusa Azpeitian

Nola daude Azpeitiko kaleak konfinamenduaren hirugarren egunean?

Uztarria.eus 2020ko mar. 17a, 19:16

Dagoeneko hiru egun pasatu dira Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik, eta, horrenbestez, herritarrak ezinbesteko ekintzak egiteko bakarrik atera daitezke kalera. Momentuz ez da COVID-19 kasurik hautement herrian, baina, hala ere, hurrengo bideo honen bidez ikus daitekeen moduan, gutxi dira kalera irtetea erabaki duten herritarrak.