Azpeitiko liburutegiak luzatu egin du maileguen epea

Uztarria.eus 2020ko mar. 17a, 13:17
Udal Liburutegiaren kanpoaldea.

Liburutegiko materiala maileguan hartuta duten herritarren martxoaren 31ra arteko epea izango dute horiek itzultzeko. Beste hainbat eraikinen gisan, itxita dago Enparan Dorretxean kokatutako liburutegia ere.

Azpeitiko Udal Liburutegiak luzatu egin du maileguen epea, koronabirusaren alarma dela eta. Hain zuzen ere, liburutegiko materiala maileguan hartuta duten herritarren martxoaren 31ra arteko epea izango dute horiek itzultzeko. Izan ere, beste hainbat udal eraikinen gisan, egunotan itxita da Enparan Dorretxean kokatuta dagoen liburutegia.