Koronabirusa Azpeitian

Correosen bulegoak ordutegi murritzagoa izango du aurrerantzean

Uztarria.eus 2020ko mar. 16a, 18:00

Koronabirusaren hedapenak eraginda, Correos zerbitzuak ordutegia murriztea erabaki du. Aurrerantzean, goizez soilik zabalduko dituzte bulegoak: hau da, 09:30etik 12:30era. Lantaldea ere bi zatitan banatu dute; zerbitzu publikoa emateko ezinbestekoak diren beharginak soilik ariko dira lanean.