Koronabirusa Azpeitian

Bertan behera utzi dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Uztarria.eus 2020ko mar. 16a, 14:17

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi nagusietako ordezkariek, eta horiek erabaki dute apirilaren 5ean egitekoak ziren hauteskundeak atzeratzea, koronabirusa dela-eta botoa emateko eskubidea ez dagoelako bermatuta.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak atzeratzea erabaki dute gaur, astelehena, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi nagusietako ordezkariek, eta horiek erabaki dute apirilaren 5ean egitekoak ziren hauteskundeak atzeratzea, koronabirusa dela-eta botoa emateko eskubidea ez dagoelako bermatuta. Izan ere, Espainiako Gobernuak bi asterako ezarri du alarma egoerari lotutako konfinamendua, baina gaur Jose Luis Abalos Espainiako Mugikortasun ministroak esan du luzatu egin beharko dela epe tarte hori.

10:00etan hasita egin dute bilkura Lehendakaritzan, eta han izan dira EAJko Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea, EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegi, Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategi, PSE-EEko Idoia Mendia, PPko Amaya Fernandez eta Equoko Jose Ramon Becerra eta Edurne Baranda; Voxeko inor ez da joan bilerara. Horiek erabaki dute bertan behera uztea apirilaren 5erako deialdia, ez dagoelako osasun aldetik segurtasuna bermatzerik, ezta sufragio unibertsalerako eskubidea bermatzerik ere.