Koronabirusa Azpeitian

San Martin egoitzako egoiliarrek ezin izango dute bisitarik jaso gaurtik aurrera

Uztarria.eus 2020ko mar. 13a, 17:47
San Martin egoitza.

San Martin egoitzako arduradunek adierazi dutenez, koronabirusa dela-eta egoiliarren bisitak etengo dituzte gaurtik aurrera. Langileek eta hornitzaileek soilik sartu ahal izango dute egoitzara.

Koronabirusak hankaz gora jarri du herri osoa, eta tartean, kolektibo zaurgarrienetako bat: adinekoena. Hori dela eta, San Martin egoitzako arduradunek ezohiko neurriak ezarriko dituzte gaurtik aurrera. Egoitzako arduradunek adierazi dutenez, egoiliarrek ez dute bisitarik jasoko, eta langileak zein hornitzaileak izango dira egoitzara sartu ahal izango diren bakarrak.