Gaurtik aurrera itxita egongo da Juan Antxieta musika eskola koronabirusagatik

Uztarria.eus 2020ko mar. 13a, 10:00
Juan Antxieta musika eskola.

Koronabirusa dela-eta Juan Antxieta musika eskola itxita egongo da gaurtik aurrera. Musika eskolako zuzendaritzak adierazi duenez, printzipioz, hamabost egunetarako itxiko dute eskola.

Juan Antxieta musika eskolak adierazi duenez, hamabost egunez gutxienez itxita izango dute musika eskola, gaurtik aurrera. Koronabirusa dela-eta hartu du erabaki hau eskolako zuzendaritzak, eta beraz, bertan behera geldituko dira datozen bi asteetako klase guztiak.