Koronabirusa Azpeitian

Herriko supermerkatuetako hainbat apal, hutsik

Uztarria.eus 2020ko mar. 12a, 17:43

Zalaparta ari da eragiten koronabirusa herrian, eta herriko supermerkatuetan ere izan du eragina psikosiak. Supermerkatu batzuetan komuneko papera, eskuak garbitzeko gela eta oihaltxoak gastatu egin dira, eta saltoki horien biltegi batzuetan dagoeneko ez da halako produktu gehiagorik gelditzen. Beste zenbait lekutan gertatzen ari den gauza bera ari da gertatzen Azpeitian ere, eta ezin jakin zergatik, baina herritarrak produktu horiek erosten ari dira.