Errigoraren saski bana irabazi dute Miren Urkidik eta Nekane Zelaiak

Uztarria.eus | Besterik
2020ko mar. 12a, 12:25

Erriberako produktuekin osatutako saski bana jasoko dute Uztarriako bi bazkide horiek. Komunikazio Taldea jarriko da bi lagunekin harremanetan, saskia nola eskuratu azaltzeko. Herriko bost gunetan eska daitezke saskiak; gaur bukatuko da eskaerak egiteko epea.

Uztarria Komunikazio Taldeak gaur, osteguna, egin du Errigorako bi saskiren zozketa, eta Miren Urkidi eta Nekane Zelaia bazkideak dira horien irabazleak. Uztarria jarriko da zozketaren irabazleekin harremanetan, saskia nola eskuratu adierazteko.

Zoketan zorterik izan ez dutenek badute oraindik saskia eskuratzeko aukera; hain zuzen ere, gaur da eskaerak egiteko azken eguna. Errigoraren udaberriko kanpainarekin lortzen duten diruaren laurdena Nafarroako hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratiko dute. Azpeitian herriko txoko hauetan eska daitezke Errigoraren saskiak: Elikagunean, Orkatzen, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Elkargunean eta Baigeran.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Dinamoa sormen guneko aurreneko solairua) jo dezakete.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu