Mad Muasel eta Anier musikariek dantzan jarri dute Sanagustin kulturgunea

Uztarria.eus 2020ko mar. 12a, 11:05

Larunbatean, Mad Muaselek eta Anierrek kontzertu bana eskaini zuten Sanagustin kulturgunean. Dancehall, hip-hp eta rap doinuak izan ziren protagonista Azpeitian, eta jendetza bildu zen musikarien emanaldiekin gozatzeko.

Nora Alberdik Kulturaz kooperatibaren bildumarako ateratako argazki batzuk dira honakoak. Joan den zapatu gaueko irudien bilduma osoa hemen ikus daiteke.