'Ataraxia' disko berria plazaratu du Trini Fox musika taldeak

Uztarria.eus 2020ko mar. 12a, 10:00
Trini Fox taldeko kideak.

Trini Fox musika taldeak Ataraxia disko berria kaleratu du, eta ostiralean, hilak 13, aurkeztuko du Azkoitiko Matadeixen. Taldearen bigarren diskoa izango da honakoa, 2017an Letaginak izeneko lana plazaratu baitzuten.

Bederatzi abestiz osatutako disko berria ondu du Azpeitiko eta Azkoitiko Trini Fox taldeak, eta ostiralean, hilak 13, aurkeztuko du lana Matadeixen, 22:00etan hasita. Urrestillako lokalean entseatzen duen taldeak dagoeneko entzungai jarri du diskoa Spotifyn eta Youtuben, eta datozen asteetan beste hainbat kontzertu eskainiko dutela adierazi du; Euskal Herriko hainbat txokotan eta Katalunian emango dituzte kontzertuak.

Punk Rock, Stoner, Hard Rock eta Rock&Roll estiloak uztartzen dituen taldea da Trini Fox, eta Suharri Aranburuk, Iñaki Zubeldiak, Xabier Inurrietak eta Aimar Urruzunok osatzen dute taldea. 2015ean sortu zen taldea, eta bi urte beranduago heldu zen Letaginak izeneko lehen diskoa.

Hona hemen Ataraxia diskoko lehen abestia: