Pako Aristiren 'Euskal kantagintza berria' liburua berrargitaratu dute

Uztarria.eus 2020ko mar. 10a, 18:13

Pako Aristiren Euskal kantagintza berria (1961-1985) liburua berrargitaratu du Erein argitaletxeak (argazkian, edizio berriaren azala). Datorren azaroan 35 urte beteko dira Urrestillako idazlearen lan horrek lehen aldiz argia ikusi zuenetik. Edizio zuzendua da Ereinek orain plazaratu duena; Jon Eskisabel kazetariak idatzitako hamabi orrialdeko hitzaurrea dakar argitalpen berriak, eta Aristi beraren hitz batzuk, kontrazalean.

Aristiren beste liburu bat ere berrargitaratu du Ereinek: Kcappo. Urrestildarrak idatzi zuen lehen eleberria da hori; Euskal kantagintza berria bezala, 1985ean argitaratu zuten lehen aldiz.