Rakugo emanaldia izango da etzi Udal Euskaltegian

Uztarria.eus 2020ko mar. 10a, 16:47
Udal Euskaltegiaren kanpoaldea.

18:30ean hasita eskainiko dute Japoniako ahozko literatura tradizionalaren erakusgarri diren ipuinen emanaldia, eta nahi duen orok izango du hara joateko aukera; izan ere, saioa irekia izango da.

Hiromi Yoshidak eta Azpeitiko Rakugo Taldeko kideek rakugoen emanaldia eskainiko dute etzi, osteguna, Udal Euskaltegian. 18:30ean hasita eskainiko dute Japoniako ahozko literatura tradizionalaren erakusgarri diren ipuinen emanaldia, eta nahi duen orok izango du hara joateko aukera. Izan ere, euskaltegiko ikasleentzat ez ezik, herritar guztientzat zabalik izango dira Perdillegi kalean kokatuta dagoen Euskaltegiko ateak.

Azpeitiko Rakugo Taldeko Arantzazu Maizek, Maider Ibargurenek eta Axen Escaladak hainbatetan eskaini dituzte rakugo saioak. Hain zuzen ere, duela bi aste eskaini zuten horietako bat Udal Liburutegian.