Baigera II-ko taberna eta jatetxea lehiaketa publikora atera ditu udalak

Uztarria.eus | Udala
2020ko mar. 10a, 15:09

Lehiaketara aurkeztu nahi duten herritarrek martxoaren 26ra arte izango dute kudeaketarako proposamenak aurkezteko epea. Proposamenak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan egin beharko dira. Jubilatuen elkartearen taberna eta jatetxea bi urterako esleituko ditu erakundeak, eta beste bi urtera arte luzatu ahal izango da kontratua.

Baigera II-ren kanpoaldea.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Sanjuandegin kokatuta dagoen Baigera II-ko tabernaren eta jatetxearen kudeaketa lehiaketa publikora atera ditu udalak. Gune hori ustiatzeko interesa duten herritarrek martxoaren 26ko, osteguna,12:00ak arte izango dute kudeaketarako proposamenak aurkezteko epea. Iradokizunak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan egin beharko dira egun horretara bitartean.

Jubilatuen elkartearen taberna eta jatetxea bi urterako esleituko ditu erakundeak, eta beste bi urtera arte luzatu ahal izango da kontratua. Kudeatzaile berriak astelehentik ostiralera zabaldu beharko du Baigera II, 09:30etik 21:00etara bitartean. Gainera, urteko 2.000 euroko kanona izango du gutxienez.

Honako lotura honetan kontsulta daitezke plegu teknikoak eta administratiboak.

Bidali:  

Erantzunak

tomorrowland | 2020-03-11 : 13:04

Lehengue nolatan ezta geratzen? Bertakue dan majuekin!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu