Herritarrek kontsulta dezakete apirilaren 5eko hauteskundeetan mahaikide izatea egokitu zaien edo ez

Uztarria.eus 2020ko mar. 10a, 11:51

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako mahaikideak zozketa bidez aukeratzeko udalbatzarra egin dute gaur. Herritarrek mahaian egotea egokitu zaien edo ez jakiteko aukera dute lotura honetan.

Gaur goizean egin dute apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako mahaikideak zozketa bidez hautatzeko udalbatzarra, eta herritarrek mahaian egotea egokitu zaien edo ez jakiteko aukera dute Azpeitiko Udalaren webgunean, lotura honetan klik eginda. NAN zenbakia baliatuta kontsulta dezakete herritarrek mahaian egotea tokatu zaien edo ez. Hori jakiteko, bere NAN zenbakia sartu beharko du herritarrak dagokion atalean, eta sistemak erantzungo dio tokatu zaion ala ez. Gainera, erantzuna baiezkoa bada, zein mahaitan egotea dagokion ere jakin ahal izango du. Hala ere, datozen egunetan eskutitz bidez jakinaraziko diete mahaietan egokitu zaienei.