Saninazioetako zezenketen egunak eta ganadutegiak jakinarazi ditu Zezenzale Batzordeak

Uztarria.eus | Festak
2020ko mar. 10a, 09:10

Hiru zezenketa izango dira: uztailaren 31n, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 2an. Ana Romero, Murteira Grave eta La Palmosilla ganadutegietako zezenak izango dira egun horietan Azpeitiko zezen plazan. Uztailaren 26an egingo dute desenkajomanendua.

Iazko desenkajonamenduko irudia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Iristeko hilabeteak falta badira ere, Zezenzale Batzordea hasi da dagoeneko datorren San Inazio jaietako zezenketetako xehetasunak lotzen. Taldeak iragarri duenez, aurten ere hiru zezenketa izango dira: uztailaren 31n, San Inazio egunez lehena; abuztuaren 1ean, San Inazio bigarrenez hurrengoa; eta abuztuaren 2an hirugarrena. Gainera, uztailaren 26an egingo dute ohiko desenkajonamendua.

Egunak ez ezik, horietan ariko diren ganadutegiak ere zehaztu ditu Zezenzale Batzordeak. Horietako bi iaz ere izan ziren Azpeitiko zezen plazan: Ana Romero (Cadiz, Espainia) eta Murteira Grave (Mourão, Portugal). Aldiz, lehen aldiz izango dira Azpeitian La Palmosilla (Cadiz, Espainia) ganadutegiko zezenak.

Bidali:  

Erantzunak

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-03-10 : 18:32

Ana Romeroi beste aukera bat ordun,ia ba aurten suerteik daukeben,la palmosilkak estrenue gure herriyen!! Toreruek zeresan haundiye eukikoiabe ta aber asmatzeun komisiyuek

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu