'Denboraren Taupadak' antzezlana izango da zapatuan Soreasun

Uztarria.eus 2020ko mar. 11a, 10:00
'Denboraren Taupadak' antzezlaneko irudi bat. (Patata Tropikala)

4 urtetik gorako haurrentzat Denboraren Taupadak antzezlana eskainiko du Patata Tropikala antzerki taldeak zapatuan, hilak 14, Soreasun antzokian, 17:00etan hasita. Antzezlanerako sarrera bost euro ordaindu beharko da, eta dagoeneko eskuratu daitezke sarrerak kulturaz.eus webgunean. 

Patata Tropikala antzerki taldeak antzerkia, umorea eta irudimena uztartuko ditu Denboraren Taupadak antzezlanarekin zapatuan, hilak 14, Soreasun antzokian. Iker Etxarriren zuzendaritzapean, Judith Povesek, Fermin Sanlesek eta Maite Pereak Odei, Permin eta Mari gorpuztuko dituzte agertokian. Antzezleek, besteak beste, maskarak eta txotxongiloak erabiliko dituzte urtetik gora haurrei zuzendutako antzezlanean. 17:00etan izango da saioa, eta sarrera bost euro ordaindu beharko da. Antzezlanerako sarrerak salgai daude dagoeneko kulturaz.eus webgunean, eta egunean bertan ere salgai egongo dira Soreasuko leihatilan.

Hona hemen Denboraren Taupadak antzezlanaren aurrerapen bideoa: