Uztarriaren zozketak

Zea Maysek eta Habik zapatuan eskainiko dituzten kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2020ko mar. 9a, 13:01
Zea Mays taldeko kideak disko berriaren aurkezpenean. (Uriola.eus)

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte hartu dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Ostiraleko 12:00ak arte parte hartu ahal izango da zozketan, eta Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa. Kontzertuak zapatuan izango dira Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita.

Zea Mays eta Habi musika taldeek larunbatean eskainiko dituzten kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak. 22:00etan hasiko da lehen kontzertua, Habirena, eta ondoren igoko da agertokira Zea Mays taldea. Atera izeneko disko berria aurkeztuko du talde horrek zapatuan.

Emanaldi horietarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean, eta zozketan parte hartu nahi dutenek mezua idatzi beharko dute. Ohiko moduan, herritarrek uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali beharko dute mezua, zein zozketan parte hartu nahi duten adierazita ('Zea Mays eta Habi'), eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Interesatuek ostiraleko, martxoak 13, 12:00ak baino lehen parte hartu beharko dute zozketan, eta Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa parte hartzen duten bazkide guztien artean.

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.