Astebete inguru beharko dute hilerrirako errepidea garbitzeko

Uztarria.eus 2020ko mar. 9a, 11:24

Gaur, astelehenarekin, hasi dira hilerrirako bidea garbitzen. Izan ere, larunbat goizaldean luizia izan zen Soreasu auzoan, eta orduz geroztik, itxita da errepidea. Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, astebete inguru beharko dute errepidea guztiz garbitzeko.