Euskal zinemagintza eta zinegile azpeitiarren esperientziak uztartu dituzte Sanagustinen

Uztarria.eus 2020ko mar. 6a, 13:55

Atzo hasi zen, Sanagustin kulturgunean, Munoandi kultur elkarteak antolatutako hitzaldi ziklo berria. Euskal zinemagintza izan zen saio horren ardatza. Zigor Etxebeste zinema kritikariak hartu zuen hitza sarrerakoan, euskal zinemagintzaren historiari errepaso luze eta sakona egiteko. Bigarren zatian, berriz, Paola Moto, Xanti Rodriguez, Pello Elorza eta Asier Sustaeta izan ziren protagonistak. Lau azpeitiarrek zinemagintzarekin duten harremana, bakoitzaren esperientziak, esku artean dituzten proiektuak, euskararen eta zinemaren arteko harremana, finantziazioa edota filmen zabalkunderako plataforma eta bide berriak izan zituzten hizpide, Etxebestek gidatutako mahai inguruan.

Ikusi nahi duenarentzat, atzoko mahai ingurua osorik jaso du Erlo Telebistak.