KZguneak osatu du apirileko ikastaroen eskaintza

Uztarria.eus 2020ko mar. 7a, 10:58

Guztira, hamahiru ikastaro eskainiko ditu datorren hilean eta horiek guztietarako aurreinskripzioa irekita dago KZgunearen webgunean. Oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, produktibitatea eta sare sozialak dira apirileko ikastaroekin jorratuko dituzten arloak.

Apirileko ikastaroen eskaintzaren berri eman du Azpeitiko KZguneak. Guztira, hamahiru ikastaro eskainiko ditu datorren hilean KZguneak, aurrez aurrekoak zein urrunekoak.

Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena dagoeneko: KZgunearen webgunean; aurre inskripzioa egiteko laguntza behar dutenek, esteka honetan topa dezakete. Horrez gain, edozein zalantza argitzeko edota informazioa eskatzeko, KZgunearen Enparan Dorretxeko egoitza irekita izango da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, produktibitatea eta sare sozialak dira apirileko ikastaroekin jorratuko dituzten arloak. Hau da zerrenda osoa, ikastaro bakoitzaren zenbait xehetasunekin:

- Mekanografia. Ikasi hutsetik

  • Aurrez aurreko ikastaroa.
  • 10 ordu.
  • Apirilaren 1etik 7ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Apirilaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Apirilaren 3an eta 6an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Sortu bideoak zure irudi gustukoenekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Apirilaren 7an eta 8an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 16 ordu.
  • Apirilaren 20tik 29ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Musika aplikazioak zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • 2 ordu.
  • Apirilaren 8an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli

  • Aurrez aurrekoa.
  • 2 ordu.
  • Apirilaren 30ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Gaztelaniaz.

- Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Apirilaren 20tik maiatzaren 6ra.
  • Gaztelaniaz.

- Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Apirilaren 6an eta 7an, 09:00etatik 11:00etara.
  • Gaztelaniaz.

- Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu

  • Aurrez aurrekoa.
  • 2 ordu.
  • Apirilaren 30ean.
  • Gaztelaniaz.

- Sare sozialak. Facebook, Twitter eta YouTube

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
  • Gaztelaniaz.

- Pinterest. Zure inspirazio-iturria

  • Urrunekoa.
  • 4 ordu.
  • Apirilaren 20tik 29ra.
  • Gaztelaniaz.

- Marka pertsonala eta LinkedIn

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Apirilaren 20tik maiatzaren 6ra.
  • Gaztelaniaz.