Uztarria hasi da bazkideei urteko kuota kobratzen

Uztarria.eus 2020ko mar. 6a, 13:30

Urolako Komunikazio Taldearen izenean jasoko dituzte bazkideek aurtengo eta hemendik aurrerako ordainketaren agiriak, baina horrek ez die inolako aldaketarik eragingo haiei.

Uztarria Komunikazio Taldea egunotan ari da bazkideei urteko kuota kobratzen. Urolako Komunikazio Taldearen izenean jasoko dute bazkideek ordainketaren agiria. Izan ere, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak, Maxixatzenek, EKT-k (Hitza-Berria), Baleikek eta Karkarak kooperatiba bat sortu dute, eta horregatik kooperatiba horren izenean –Urolako Komunikazio Taldea (UKT)– egingo da kobraketa.

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.