Uztarriaren zozketak

Errigoraren bi saski zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2020ko mar. 6a, 12:58

Zozketan parte hartu nahi dutenek mezua bidali beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera, zozketaren izena, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuz. Martxoaren 12an itxiko da zozketan parte hartzeko epea.

Beste urte batez, martxan da Errigoraren udaberriko kanpaina. Aurten, Eskutik eskura leloa aukeratu dute udaberriko kanpainarako, eta Uztarria Komunikazio Taldeak bat egin du egitasmoarekin. Hori dela eta, Erriberako produktuez osatutako bi saski zozkatuko ditu bazkideen artean. 

Zozketan parte hartu nahi dutenek, mezu bat bidali beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera, zozketaren izena 'Errigora' idatzita eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Martxoaren 12an itxiko da zozketan parte hartzeko epea.

Ohi bezala, Errigoraren udaberriko kanpainarekin lortzen duten diruaren laurdena Nafarroako hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratiko dute. Azpeitian herriko txoko hauetan eska daitezke Errigoraren saskiak: Elikagunean, Orkatzen, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Elkargunean eta Baigeran.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Dinamoa sormen guneko aurreneko solairua) jo dezakete.