Martxoko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Imanol Arregi 'Iturbide' pandero-jotzailearekin solasean

Uztarria.eus 2020ko mar. 5a, 12:46

Aste honetan bertan banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren martxoko zenbakia. Imanol Arregi Iturbide pandero-jotzailea elkarrizketatu du Nerea Uranga kazetariak aldizkariaren 225. zenbakirako. Pandero-jotzailearen hastapenak, ibilbidea eta gaur egungo pandero-jotzaile eta trikitilari gazteen lana izan ditu hizpide Iturbidek Uztarriari eskainitako elkarrizketa sakonean. Honako bideo hau aldizkariko elkarrizketaren aurrerapena da.