Urolako Komunikazio Taldean kazetaritza praktikak egin nahi?

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2020ko mar. 6a, 10:00

Komunikazio ikasketetako ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute praktikak egiteko aukera. Praktika epea apirilaren hasieratik uztailaren bukaerara izango da, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Curriculumak martxoaren 20rako bidali behar dira zuzendaritza@ukt.eus helbidera.

Uztarriaren erredakzioa.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Urolako Komunikazio Taldeak praktikak egiteko aukera eskainiko du apiriletik uztailera bitartean. Komunikazio ikasketetako (Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Ikus-Entzunezko Komunikazioa, Komunikazio gradua...) ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute lau hilabeteko praktikaldia egiteko aukera.

Praktikaldiko eginkizun nagusia Urola Komunikazio Taldeko hedabideetan edukiak sortzea izango da. Praktikaldia apiril hasieratik uztailaren bukaerara izango da, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da, 09:00etatik 13:00etara edo 15:00etatik 19:00etara; ordutegia bakoitzaren arabera egokitu daiteke. Praktikaldiak ordainsaria izango du. Curriculumak martxoaren 20rako bidali behar dira zuzendaritza@ukt.eus helbidera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu