Arritxu Zelaiak jaso du Egunean Behinen Uztarriaren taldeko asteko saria

Uztarria.eus | Euskara
2020ko mar. 4a, 09:49

Joan den astean, otsailaren 24tik martxoaren 1erakoan, Egunean Behinen Uztarriaren taldean puntu gehien batu zituen jokalaria Arritxu (Arritxu Zelaia) izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du Zelaiak, eta haren bila bulegora etortzerik izan ez duen arren, Uztarriak helarazi dio saria.

Taldera batzeko jarraibideak

Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua: dagoeneko 965 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu