Belen Sagastume: "Lehen, funtzio bat betetzen zuten animalia gehienek. Gaur egun, etxekoak dira"

Uztarria.eus 2020ko mar. 6a, 10:00
Belen Sagastume. (Mailo Oiarzabal)

Albaitaria da Sagastume, eta Mailo Oiarzabal kazetariak bere lanaz egindako galderak erantzun ditu ofizioen elkarrizketa laburrean, 2020ko otsaileko Uztarria aldizkarian.

Txakurrak ala katuak?

Lehen, txakurrak askoz gehiago. Orain, ia erdi eta erdi ikusten ditugu.

Etxeko animaliak ondo zainduta daude?

Bai, ekartzen dizkigutenak, bai.

Landa eremuan ala kalean hobeto?

Katuak, ohituren arabera. Txakurrak, arrazaren arabera.

Gaitzik ohikoena?

Gastroenteritisa.

Eta arraroena?

Mediterraneo aldeko zenbait gaixotasun hemen ere hasi gara ikusten.

Animalia/jabe harremana asko aldatu al da?

Lehen, funtzio bat betetzen zuten animalia gehienek. Gaur egun, etxekoak dira.