Banatu dituzte Gau Txori argazki rallyko sariak

Uztarria.eus 2020ko mar. 2a, 10:58

Azpeitiko Argazki Elkarteak zapatuan banatu zituen Gau Txori argazki rallyko sariak Basazabal jauregian. Juan Joxe Agirrek, Alberto Belokik eta Juan Mari Amenabarrek osatutako epaimahaiak hala erabakita, Adiel Zabala zestoarra izan da rallyaren XI. edizioaren irabazlea. Bigarren Iñigo Olarte azpeitiarrak egin zuen, eta hirugarren Bernat Alberdik. Bestalde, saritu gabeko azpeitiarraren saria Oscar Bailerentzat izan zen. Horiek denek jaso zituzten sariak larunbatean, argazkian ikus daitekeenez. Guztira, hogei argazkilarik parte hartu dute rallyaren aurtengo edizioan. (Argazkia: Juan Mari Ibarzabal)