Egunean Behin

Arritxu nagusi, Egunean Behinen Uztarriaren taldean

Uztarria.eus 2020ko mar. 2a, 10:28

Joan zen astean puntu gehien batu zituen jokalaria Arritxu izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du hark, eta saria eskuratzeko Uztarriarekin jarri beharko du harremanetan ahalik eta azkarren, e-posta bidez.

Egunean Behin jokoaren denboraldi honetako hirugarren astea ere bukatu da. Otsailaren 24tik martxoaren 1era bitarteko astean Arritxu izan da puntu gehien –551,45– batu dituen jokalaria, eta asteroko legez, Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du. Saria eskuratzeko uztarria@uztarria.eus-era mezua idatzi beharko du izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta, ahalik eta azkarren. Hirugarren denboraldiak irauten duen bitartean, astero, Txintxu gozotegiak emandako gosari bat izango da jokoan.

Taldera batzeko jarraibideak

Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua: dagoeneko 886 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.