Beste garaipen bat Lagun Onakeko neskentzat

Uztarria.eus 2020ko mar. 2a, 10:35

Ohorezko Erregional Mailako Lagun Onakeko neskek beste garaipen bat lortu zuten zapatuan, Garmendipen. Leintz Arizmendi taldea izan zuten aurrez aurre denboraldiko 21. jardunaldian, eta sufrituta bada ere, partida irabaztea lortu zuten. Lehen zatia hutsean berdinduta amaitu zen. Dena den, bigarren zatiko zazpigarren minutuan hautsi zuen berdinketa Ihintzak, markagailuan 1 eta 0ekoa ezarriz. Lau minutu iraun zien pozak Lagun Onakeko neskei; izan ere, 56. minutuan berdindu zuen Leintz Arizmendik. Ez zuten etsi, ordea, eta Nahiak 2 eta 1eko gola lortu zuen lau minutura. Jonek handitu zuen aldea 75. minutuan: hirugarren gola Lagun Onakentzat. Dena den, partidaren bukaeran bigarren gola sartu zuen Leintz Arizmendik, hain zuzen ere, 87. minutuan. Partida bukatuta, hiru puntu poltsikoratu zituzten Lagun Onakeko neskek. Argazkian, taldeko jokalariak zelaian.