Lagun Onakeko gizonek jaitsiera postuetan segitzen dute

Uztarria.eus 2020ko mar. 1a, 17:18

Puntu bat lortu zuen atzo, zapatua, Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onaken taldeak, Soduperen kontrako partida hutsean berdinduta. Sailkapenaren hondarrean da Aitor Zubizarretak gidatzen duen taldea, eta atzo ere ezin izan zuen garaipena eskuratu. Mutilak ez dabiltza bolada oso finean; izan ere, azken bost neurketetatik hiru galdu eta bi berdindu dituzte. Gaur-gaurkoz sailkapeneko azkenlaugarren postuan da Lagun Onak, jaitsiera postuetan den Deustorekin puntuetan berdinduta (25 puntu dituzte bi taldeek). Datorren astean aurkari zuzena izango du Azpeitiko taldeak; hain zuzen ere, puntu faltan den Deusto taldearen aurka neurtuko ditu indarrak.